Txikipedia:Malbetako xake-tximeleta

Malbetako xake-tximeleta lore baten gainean

Malbetako xake-tximeleta Euskal Herrian dagoen tximeleta bat da.

Deskribapena aldatu

Tximeleta txikia da, 20-26mm arteko hegalak ditu. Hegalak marroi ilun kolorekoak dira, hori pixka bat dute eta puntu zuri txiki ugari dituzte. Hegalen ertzean lerro zuri bat dute. Hegalen azpialdeak horixkagoak dira.

Bizi zikloa aldatu

Apiriletik urrira ikusten dira hegan tximeleta helduak. Arrautza horixkak jartzen dituzte hostoetan.