Txikipedia:Maialen Oiartzabal Mendibil

1999ean jaiota eta kirolaria
1999an jaiotako kirolaria da Maialen. Oso gazteetatik txapelketak irabazitakoa, eski akrobatikoan.

Maialen Oiartzabal Mendibil (Oiartzun, Gipuzkoa, 1999ko irailaren 25an jaiota) eskiatzaile akrobatikoa da.

Txapeldun goiztiarra aldatu

2017, 2018 eta 2019. urteetan Espainiako Akrobaziazko Eski Txapelketak irabazi zituen, emakumeetan. Hiru txapelketa horiek kategoria absolutuan irabazi zituen, nahiz eta oraindik junior mailan lehiatzeko adina (18-20 urte) zuen une hartan. Oiarmendi Kirol Klubekoa da, bere anaia gazteago Paulekin batera.[1]

Lesioa aldatu

2022ko urtarrilak 7an, Les Arcsen lehiatzen ari zela izandako lesio larri batek, lotailu haustura, gelditu arazi egin zuen. Lesio horrek Beijingen ospatu ziren joko olinpikoetan parte hartzeko aukera galtzea ekarri zuen.

2022-2023 neguko sasoirako prestatzen dabil, berriro goi mailara itzultzeko.

Kirol lorpenak aldatu

Urtea Txapelketa Emaitza
2017 Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa Txapelduna
2018 Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa Txapelduna
2018 Esloveniako EuropaCup Txapelketa, Slopestyle modalitatean 5.
2018 Frantziako Varseko Fis Txapelketan, Slopestyle modalitatean 3.
2018 Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua 12.
2019 Frantziako LaClusazko EuropaCup Txapelketan, Slopestyle modalitatean 8.
2019 Alemaniako Goetschengo EuropaCup Txapelketan, Big Air modalitatean 4.
2019 Italiako Livignoko EuropaCup Txapelketan, Slopestyle modalitatean 6. eta 8.
2019 Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua 9.
2019 Europa Cup, BigAir modalitatean, azken rankinean lortutako postua 4.
2020 Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua 3 .
2020 Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa Txapelduna
2020 Europa Cup, BigAir modalitatean, azken rankinean lortutako postua 6.
2021 Europa Cup, BigAir modalitatean, Les Arcs, Frantzia 6.
2021 Europa Cup, BigAir modalitatean, Davos, Suiza 6.
2021 Europa Cup, BigAir modalitatean, Gotschen, Alemania 6.
2021 Europa Cup, Slopestyle modalitatean, Leysin, Suiza 5.
2021 World Cup, Slopestyle modalitatean, Stubai, Austria 26.
2022 Europa Cup, BigAir modalitatean, Les Arcs, Frantzia 6.
2023 Euskadiko txapelketa nagusian, Slopestyleko modalidadean Txapelduna
2023 Fis mailako txapelketetan, BigAir eta Slopestyle modalitateetan,

Erreferentziak aldatu

  1. Azala. 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).