Txikipedia:Lydia Lassila
Lydia Lassila (Melbourne ,1982ko urtarrilaren 17a) eskiatzaile, ekintzaile eta motibazional hizlari kanadiarra da (hala ere, greziar-zipretar eta italiar jatorrikoak ditu gurasoak [bere ama italiarra da eta bere aita zipretarra]). Eski akrobatikoan lehiatzen du, aireko jauzi proban espezializatuta.
Lauri Lassila eskiatzaile profesional ohi finlandiarrarekin ezkonduta dago, bere ibilbidean 1999an FIS Freestyle Skiing World Txapelketan 2. postua lortu zuen. Bere lehen semea erditu zuen 2011n 2010eko Vancouverko Neguko Olinpiar Jokoetan urrea irabazi ondoren. Bere bigarren semea 2015ean jaio zen 20g14ko Sotxiko Neguko Olinpiar Jokoen ostean, non brontzea lortu zuen.[1]
Ibilbidea
aldatu2005eko ekainean, Lassilak aurreko lotailu gurutzatua (ACL) apurtu zuen eta belauna berreraiki behar izan zuen aloinjerto baten bidez. Honek mesede egin zion, azkar berreskuratu eta entrenatzera itzuli ahal izan baitzen eta otsailean 2006ko Neguko Olinpiar Jokoak hasteko garaiz aldapetara itzultzea.
Turingo aire-lehiaketako bigarren txandan, Lassilaren belauna apurtu egin zen jauzi zail bat egiten saiatu ostean, ACL urratu eta erretiroa hartzera behartuz. Hala ere, Jacqui Cooper eta Alisa Camplin biak belaunean antzeko lesioak jasan dituztenak, bere herrikide eta taldekideetan inspirazioa bilatuz, orduan 24 urteko Lassilak kirolera itzuliko zela zin egin zuen.
Lassilak 2007ko abenduan Txinan 16 hilabete geroago itzuli zen Munduko Kopako lehiaketara, bere lehen proban zilarrezko domina jasoz.
2007/08 denboraldia Munduko Kopako sailkapenean bigarren postuan amaitu zuen, eta, ondoren, bere lehen Munduko Kopako titulua irabazi zuen hurrengo 2008/09 denboraldian.[2]
Emaitzak
aldatuAustraliako eskiatzaile neguko olinpiar jokoetako esti lo libreko urrezko domina da:[3]
URTEA | LEKUA | POSTUA |
2002 | Salt lake city | Urrea |
2006 | Turin | Urrea |
2010 | Vancouver | Urrea |
2014 | Sotxin, Errusia | Brontzea |
2018 | Pyeongchangen | Urrea |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Lydia Lassila. 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Lydia Lassila. 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Lydia Lassila. 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).