Artikulua entzun!

Tux Linuxeko maskora
Tux, Linuxeko maskota

Linux (GNU/Linux) ordenagailuentzako sistema eragile aske bat da. Zehatzagoak izanda, Linux, sistema eragilearen nukleoari deritzo eta sistema eragile osoari GNU/Linux.

1991. urtean Linux Torvaldsek sortu bazuen ere, gaur egun mundu osoko programatzaileek garatzen eta hobetzen dute. Software librearen adibiderik garrantzitsuena da.

Ezaugarriak aldatu

Beste sistema eragileekin konparatuta (Windows, MacOS...), Linuxen oinarritutako sistema eragileak seguruagoak, fidagarriagoak, azkarragoak eta merkeagoak dira.

Erabilera aldatu

Linuxen oinarritutako sistema eragileak mota ezberdinetako ordenagailuetan erabiltzen dira:

  • Mahaigainekoak eta eramangarriak: ikastetxean, etxean edo lanean erabiltzen da, Windows eta MacOS nagusi diren arren.
  • Mugikorrak eta tabletak: asko erabiltzen da. Android sistema eragilea Linuxen oinarritua dago.
  • Superordenagailuak eta zerbitzariak: arlo honetan gehien erabiltzen den sistema eragilea da.

Maskota aldatu

Linuxen maskota pinguino bat da eta Tux izena du. 1996. urtean marraztu zuen Larry Ewingek. Linux Torvaldsek aukeratu zuen.

Logotipoa nahieran erabili eta aldatu daiteke.

Banaketak/Distribuzioak aldatu

Linuxen oinarritutako sistema eragile ugari dago. Hauei banaketa edo distribuzio deritze:

  • Ubuntu: banaketa ezagunena.
  • Linux Mint: erabilienetako bat.
  • Debian: guztiz askea eta ezagunenetako bat.

Luberri banaketa aldatu

Linux Mint-en oinarritutako GNU/Linux banaketa da. Hezkuntzara bideratutako euskara hutsezko banaketa bada ere beste erabileretarako ere egokia da.

Alex Gabilondok garatu zuen 2010. urtean Donostiako Antigua-Luberri BHIn lanean zegoela. Hortik datorkio izena.

 
Luberri sistema eragilearen logoa