👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
6.100.075
🔎
Azalera
10.452 km²
🏙️
Hiriburua
Beirut
📷
Argazkiak
ikusi
Libanoko bandera

Libano ekialde hurbilean dagoen herrialde bat da.

Geografia aldatu

250 km. inguruko luzera du, 50 km inguruko zabalera eta 10.450 km inguruko azalera. Ekialdean Siriarekin egiten du muga, hegoaldean Israelekin, eta mendebaldean Mediterraneoarekin. Libanok 5.592.631 biztanle ditu guztira. Libanoko hiriburua Beirut da, bertan 1,8 milloi pertsona bizi dira. Hiriburuaz gain, badaude beste hiri garrantzitsu batzuk, adibidez, Biblos, Trípoli, Baalbek… Libanoko hizkuntza ofiziala arabiera da, baina bertan ingelesa eta frantsesa ere hitz egiten dira.


Erliebea aldatu

Libanoko erliebea nahiko menditsua da, eta lau egitura handitan bana daiteke: kostaldeko lautada Mediterraneo itsasoan zehar, Libanoko mediak, Beeka harana eta Hermon eta Anti-Libano mendikateak.

Libanoko mendi elurtuak herrialde honetako paisaiaren ezaugarri nabarmenetako bat dira. Libanoko mendiek gutxi gorabehera 160 kilometroko luzera eta 10 eta 56 kilometro arteko zabalera dute.


Flora eta Fauna aldatu

Libano flora ugariko herrialdea da, 3000 espezie ditu. Olibondoak, pikuak eta mahastiak ugariak dira altitude gutxiko lekuetan. Zedroak, izeiak, Valoniako hariztiak eta Alepoko pinuak, berriz, altitude handiko lekuetan.

Ehizak ugaztun basati gehienak hil baditu ere, txakalak oraindik ere landa-eskualde basatietan aurkitzen dira, eta bai gazelak, baita untxiak ere ugari dira hegoaldean. Karraskari barietate asko aurki daitezke: saguak, urtxintxak, gerbilak… Eta narrasti mota asko, hala nola, sugandilak eta sugeak.


Historia aldatu

VII. mendean, Levante musulmanen konkistaren ostean, Rashidun, Omeiadar, Abbasid Seljuk eta Fatimidar inperioen parte izan zen. 1102an Raimundo IV.a Tolosakoak sortu zuen Tripoli konderriko gurutzatuen estatuak gaur egungo Libanoren zatirik handiena hartzen zuen, 1289an Mameluk Sultanatearen esku geratu zen eta, azkenik, 1517an Otomandar Inperioaren esku geratu zen.

Libano
Administrazioa
Geografia
Ez dira aurkitu identifikatzaileak kanpoko datuentzat
Demografia
Libano
Administrazioa
Geografia
Ez dira aurkitu identifikatzaileak kanpoko datuentzat
Demografia