Banpiroen letagin luzeak

Letaginak gizakion eta animalia haragijale askoren ahoko hortz mota bat dira. Letaginak ebakortzen ondoan dauden hortz zorrotzak dira. Ahoaren bi aldeetan daude, bai goiko eta bai beheko barailetan.

Letaginek duten forma bereziari esker, egokiak dira hainbat funtzio betetzeko: kono formako punta zorrotza dutenez, janariari erraz heldu eta urratzeko erabiltzen dira.

Gizakion kasuan, letaginak garrantzitsuak dira gure irribarrearen itxuran eta forman ere. Aurreko ebakortzen ondoan dauden hortzak dira, eta irribarre egiterakoan ikusten dira. Letaginek eragina dute gure ahoaren eta aurpegieraren forman.