Txikipedia:Lee Sang Hwa

Lee Sang-Hwa Seulen, Hego Korean jaio zen, 1989ko Otsailaren 25an. Bere bikotekidea: Kangnam (2019–) da,   anai-arrebak: Lee Sang-jun eta gurasoak: Lee U-Geun, Kim In-sun dira. Abiadura patinajean aritzen den kirolaria da eta munduko errekor bat du.[1]

Errekorrak aldatu

Bi aldiz izan da txapeldun olimpikoa, 500 metrotan (2010 eta 2014), 2010eko Munduko Sprinteko txapelduna. Emakumezkoen artean 500 metroko errekorra du, gaur egungo Salt Lake Cityn 2013ko Azaroaren 16an ezarri zuena 36,36 segunduko denborarekin, eta Hego Koreako 1000 metroko errekorra ere badu. Munduko Kopako lehen garaipena, ordea, 100 metroko distantzia ez-olinpikoan lortu zuen. 1000 metroetan, hala ere, ez da inoiz bosgarren postua baino gorago sailkatu nazioarteko probetan (2010eko Munduko Sprint Txapelketan lehen 1000 metroetan).[2]

Lesioak aldatu

Lesio jarraikorra eduki ditu ezkerreko belaunean eta 2014 operazio bat zuen aurreikusia baina 2018-rako atzeratu zuen ebakuntza, lehenago hobetu egin zelako. [3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Lee Sang-hwa. 2022-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. (Ingelesez) Lee Sang-hwa. 2022-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  3. (Gaztelaniaz) Lee Sang-Hwa. 2021-09-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).