Lautea pultsatutako hari instrumentuen (kordofonoen) familiako musika-tresna da.

Nolakoa da? aldatu

 
Estudiantinako laute arrunta.

Udare itxurako erresonantzia kaxa du, aho edo leihoekin. Kaxa honetatik giderra ateratzen da. Giderrak traste edo koskak izan ohi ditu eta goialdean hariak afinatzeko larakoa du. Larakoaren eta zubiaren artean hariak ditu tenkatuta. Errondailetako lauteak 6 soka bikoitz izan ohi ditu. Bandurria baino zortzidun bat beherago afinatu ohi da.

Nola jotzen da? aldatu

Esku batekin giderra harturik, hatzekin hariak zapalduz nota ezberdinak ematen dira. Beste eskuarekin, hatzez baino maizago plektroz, hariak pultsatzen dira, bibraraztean hotsa eman dezaten.

Zein taldetan entzun dezakegu gure herri-musikan? aldatu

Euskal Herrian honelako tresnak errondaila edo estudiantina gisako harizko taldeetan jo izan dira. Talde hauek gaur egun urriak badira ere, beste garaietan garrantzizkoak izan dira Euskal Herrian. Oraindik ere, besteak beste, Bizkaiko kostaldean Lekeition (Estudiantina) eta Mundakan (Atorrak), zein Nafarroako Erribera aldean entzun ditzakegu halakoak. Erriberan mantendu da bizien halako soinu-tresnen erabilpena, berezko izaerarekin eta herriko kulturarekiko loturarekin, joten laguntzaile bezala, besteak beste.