Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Estepan Urkiaga Basaraz | |
Ezizena | Lauaxeta | |
Jaio | 1905eko abuztuaren 3a | |
Laukiz (Bizkaia) | ||
Hil | 1937ko ekainaren 25a | |
Gasteiz (Araba) |
Estepan Urkiaga Basaraz, ezizenez Lauaxeta, euskal idazle eta olerkari bat izan zen.
Biografia aldatu
Laukiz herrian jaio zen, Bizkaian, 1905eko abuztuaren 3an.
Teologia-ikasketak egin zituen eta apaiz izateko asmoa zuen, baina, aurreneko meza eman baino lehen, utzi egin zuen apaizgintza, eta kazetari eta idazle egitea erabaki zuen. Itzultzaile-lanetan ere ibili zen denbora luzez.
1936an, Espainiako gerra zibila hasi zenean, gudari talde baten komandante izan zen.
1937an, kazetari frantses bati Gernikako bonbardaketaren ondoren nola gelditu zen erakusten ari zela, atxilotu eta espetxeratu egin zuten, eta heriotza-zigorra ezarri zioten. 1937ko ekainaren 25ean fusilatu zuten, 32 urte zituela, Gasteizen.
Obra aldatu
Lauaxetak olerkiak idatzi zituen batez ere. Bere liburuen artean, Bide barrijak eta Arrats-beran dira aipagarri.
Haren olerki asko dira ezagun: "Udabarriko abestija", "Maitale kutuna", "Igande goiz baten", "Amaiur gaztelu baltza", "Agur Euzkadi"...
Antzerki-lan batzuk ere idatzi zituen.
Agur Euzkadi olerkia aldatu
Agur, Euzkadi, Jaunak naroa Seme bat zeukan, baña etsayak Gurutz Deunari mosu egiñaz |
Jaunaren maitez, aberri maitez, Euzkadi ona, zagoz betiko Eriotz deuna aurrean daukot, |
Eder yatazan euzko bazterrak, Gaztea nozu bizitz onetan Ezpedi egin neure oldea, |