Txikipedia:Larrunarri

Larrunarri-Txindoki Gipuzkoako hego-ekialdeko mendi bat da, Aralar mendilerroan kokatua dagoena. Gipuzkoako mendirik esanguratsuenetariko bat da. Guztira, 1346 m-ko garaiera dauka

Larrunarri-Txindoki

Izen ofiziala Larrunarri-Txindoki da. Hala ere, ondoko herrietan Ñañarri izenez da ezaguna. Aldiz, urrutiko herrietan Txindoki izenez da ezaguna.


Mitologia

aldatu

Mari jainkosak Larrunarri-Txindoki bertan bizileku bat daulaka diote. Hainbat kondaira daudenez Mariri Txindokiko dama esaten diote.


Abiapuntuak

aldatu

- Goierritik

- Tolosatik


Kirolak

aldatu

- Ordizia - Txindoki - Ordizia erronka: Rekorra 2019an Aritz Egea urretxuarrak egin zuen. 1h 25min 09seg-ko denboran

- Larraitz - Txindoki igoera azkarrena: Rekorra 1993an Juan Mari Garin Ibarbia zizurkildarrak egin zuen. 33min 42seg-ko denboran

- Txindokira igoera-jaitsiera 24 ordutan: Rekorra 2018an Aitor Garmendia itsasondoarrak egin zuen. 13 aldiz igo eta jeitsi zen