Lamotea.

Lamotea edo breka arrain hezurdun bat da, kolore gorrixka duena.

Bere izen zientifikoa Pagellus erythrinus da. Grezieraz erytrinus-ek gorria esan nahi du. Buruaren mugan orban gorri bat duelako dauka izen hau.

Deskribapena

aldatu
 
Lamotearen marrazkia.

25cm inguru neurtzen ditu eta gehienez 15 urte bizi daiteke.

Gorputz obalatua du eta alboetara zapal samarra da. Zilar kolorekoa da eta bizkarraldea gorrixka du, bere ezkatak urdinak dira. Bizkarraldeko eta alboetako hegatsak luzeak dira, baina alboetakoak puntan amaitzen dira. Buztan handia duena arraina da.

Buru pikoduna du, aho eta begi txikiak ditu, zakatzen inguruan marra gorri bat du.

Bizitokia

aldatu
 
Lamotearen bizitokia.

Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean aurkitzen da. Itsaso Beltzean eta Mediterraneoan ere aurki daiteke.

300 metro arteko sakoneran bizi den arren normalean 20-100 metroko sakoneran aurkitzen da.

Elikadura

aldatu

Orojalea da, baina gehienbat arrain txikiez elikatzen da.

Ugalketa

aldatu

Arrautza bidez ugaltzen da. Arrautzak uztaila eta abuztua bitartean jartzen dute, hau da, udan.

Ur azalean jaiotzen dira eta larba handitzen denean kostaldera inguratzen dira.

Eme jaiotzen dira eta 1-2 urte dutenean berriz ugaldu daitezke. Gainera sexua aldatu eta ar bihurtu daiteke.

Sukaldaritza

aldatu

Mediterraneo inguruko uharteetan asko jaten da, sareak erabiliz edota amuarekin arrantzatzen da.

Haurrentzako edo nagusientzako arrain egokia da, digestio errazekoa delako.

   Ba al dakizu    
Lamotea izutzen denean kolorea aldatu egiten zaio.