Txikipedia:Laila Haidari

Laila Haidari aldatu

Laila Haidari Quettan jaio zen, Pakistanen, 1978an.  Giza eskubideen aldeko ekintzailea eta Afganistango zaharberritzailea da. Mother Camp, drogazaletasunaren errehabilitazio zentroa zuzentzen zuen. Gainera, Laila at the Bridge 2018ko dokumentalaren protagonista izan zen.

 

2009an Haidari Afganistanera joan zen bizitzera. Kabulen, bere neba, Hakim, aurkitu zuen Pul-e-Sokhta zubiaren azpian, ehunka drogazalerekin. Nebaren izaera eta Afganistango drogen arazo gero eta handiagoaren ondorioz, gobernuak mendekotasuna zuten pertsonentzat emandako babes-eskasia zela eta, Haidarik drogen errehabilitaziorako zentro bat ezarri zuen 2010ean.Lehen pazienteek zentroa, Mother Camp, Kanpaleku Ama, izendatu zuten. Ez zuen jasotzen ez gobernuaren dirurik ez atzerriko laguntzarik, hiriko drogazaletasuna birgaitzeko zentro pribatu bakar honek.