Krabarroka txikia ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan, Mediterraneo itsasoan eta Itsaso Beltzean bizi den ur gaziko arrain bat da.

Euskaraz krabarroka txikia esaten zaio.

Arrain honen izen zientifikoa Scorpaena notata da. Latinetik datoz bi hitzak. Sorpaena hitzak eskorpioia esan nahi du. Izan ere, isatsean eskorpioiak bezala arantza pozoitsu bat du babeserako. Notata hitzak markatua esan nahi du, puntu beltz adierazgarri bat duelako.

Deskribapena

aldatu
 
Krabarroka txikia

15 cm inguru neurtzen ditu. Krabarroka gorria baino txikiagoa da. Buru handi zabala du eta mutur laburra. Begien gainean garro txiki bat du.

Bizkarraldean hegats arantzatsua du. Hamabi arantza zurrun eta bederatzi bigun ditu. Seigarren eta hamargarrenaren artean kolore beltzeko borobil erdi bat du. Arantza hauek pozoitsuak dira. Isatsean ere arantzak ditu.

Arraina gorri kolorekoa da.

Bizitokia

aldatu

Kostaldeko arroketan bizi da. 700 metrotako sakoneran ere aurkitu daiteke. Animalia bakartia da eta arrain txikiak, karramarro txikiak eta molusku txikiak ehizatzen ditu. Gauez ehizatzen du.

Ugalketa

aldatu

Maiatza aldean jartzen ditu arrautzak eta harean ezkutatzen ditu.

Portaera

aldatu

Arrain lasaia da. Tarteka ikusi izan zaio beste arrain batzuekiko jarrera bortitza. Egunez inork molestatzen badu distantzia txiki bat igeri egin eta geldi geratzen da.

Sukaldaritza

aldatu
   Ba al dakizu    
Arrain pozoitsua da eta lesio larriak eragiten ditu.

Arantza asko ditu eta haragi gutxi. Arrain zopak egiteko erabiltzen da.