Krabarroka beltza Ozeano Atlantikoan, Mediterraneo itsasoan eta Itsaso Beltzean bizi den ur gaziko arrain bat da.

Euskaraz krabarroka beltza esaten zaio. Itsas kabra izenez ere ezagutzen da.

Arrain honen izen zientifikoa Scorpaena porcus da. Latinetik datoz bi hitzak. Sorpaena hitzak eskorpioia esan nahi du. Izan ere, isatsean eskorpioiak bezala arantza pozoitsu bat du babeserako. Porcus hitzak txerria esan nahi du.

Deskribapena

aldatu
 
Krabarroka iluna

15 cm inguru neurtzen ditu. Buru handi zabala du eta mutur laburra. Begien artean zulo nabarmen bat du. Burua inguratuz arantza ugari ditu. Begien gainean garro luzeak ditu, luma itxura hartzen dutenak.

Bizkarraldean hegats arantzatsua du. Hamabi arantza zurrun eta bederatzi bigun ditu. Zortzigarren eta bederatzigarrenaren artean arantza txiki ilun bat du. Arantza hauek pozoitsuak dira. Isatsean ere arantzak ditu.

Arraina marroi kolorekoa da eta orban ugari ditu gorputzean.

Bizitokia

aldatu

Kostaldean bizi da, arroketako zuloetan. 800 metrotako sakoneran bizi daiteke.

Gaztetan arroketako zuloak partekatzen ditu, baina, heldua denean, arrain bakartia da. Arroketan ezkutaturik egoten da eta aurretik pasatzen diren arrain txikiak ehizatzen ditu.

Ugalketa

aldatu

Udaberri amaieran eta udan ugaltzen da. 200.000 arrautza jartzen ditu.

Sukaldaritza

aldatu
   Ba al dakizu    
Arrain pozoitsua da eta lesio larriak eragiten ditu.

Arantza asko ditu eta haragi gutxi. Arrain zopak egiteko erabiltzen da.