Korrokoi bizkarbeltza edo lazuna Euskal Herriko kostaldean dagoen arrain bat da.

Korrokoiaren izen zientifikoa Mugil cephalus da. "Mugil" erromatarrek jarri zioten izena da eta cephalus hitzak "burua" esan nahi du. Arrain honek buru handia duelako dauka izen hori.

Deskribapena

aldatu
 
Korrokoi bizkarbeltza.

Arrain handia da, 35-75 cm artekoa izan daiteke baina ohikoena 50cm inguru neurtzea da. Luzea da, hodi itxurakoa. Buru handia du. Bizkarraldea oliba kolorekoa du, aldemenean zilar kolorea du eta sabelaldean zurixka da. 6 edo 7 marra fin ditu.

Ez dauka hortzik.

Bizitokia

aldatu

Ur gaziko arraina da, ipar ekialdeko Ozeano Atlantikoan, Itsaso Beltzean eta Mediterraneo itsasoan bizi da gehienbat.

Elikadura

aldatu
 
Algak.

Egunez jaten dute. Izaki txikiez elikatzen dira eta ur gezetako algak ere jaten dituzte.

Ugalketa

aldatu

Uztaila eta urria artean ugaltzen dira. Eme bakoitzak 5-7 milioi arrautza jartzen ditu. Arrautzak ernaldu ondoren 48 orduetara jaiotzen dira larbak. 7-8 urte betetzean ugaldu daitezke berriz.

Sukaldaritza

aldatu
   Ba al dakizu    
Mundu osoan haragi preziatua du baina Euskal Herrian ez da jaten.

Grezian, Italian, Frantzian eta Egipton bottarga izeneko plater bat prestatzen da korrokoiaren haragiarekin. Asiako beste hainbat herrialdetan ere kontsumitzen da arrain hau.