Koreako Gerra Ipar Korea eta Hego Korearen arteko gatazka armatua izan zen. Gerra hau 1950eko uztailaren 25ean hasi zen eta 1953ko uztailaren 27an amaitu.

Bandoak aldatu

-Ipar Korea: SEBS, Txinako Herri Errepublika

-Hego Korea:AEB, EB, Kanada, Australia

Aurrekariak aldatu

1890ean Japoniak Koreako penintsula okupatu zuen. Baina 1945ean, Japoniak Bigarren Mundu Gerra galtzean, Koreako penintsula galdu zuen.

SEBSek eta AEBk Korea beraientzat hartu zuten, 38.paraleloa hartu zuten banantzeko muga gisa. SEBSek Korea iparraldea hartu zuen eta ABEk Korea hegoaldea. Bi ideologia guztiz desberdin bereiziz herrialde berean, iparraldean komunismoa eta hegoaldean kapitalismoa.

Aurkako bi ideologia hauek herrialdearen zatiketa eta tentsioa sortu zuen herrialdean.

Bilakaera aldatu

Ipar koreak 1948an Errepublika eratzean, errusiarrek eta amerikarrek alde egin zuten penintsulatik. Ipar Korearrek Korea guztia bereganatu nahi zutenez, 1950eko ekainaren 25ean Hego Korea inbaditzen hasi zen. 1951erako Korearen zati handi bat lortu zuten.

AEBk hau ikusirik, Nazio Batuen Erakundean Segurtasun Kontseiluaren deialdia eskatu eta Hego Korea defendatzera joan zen. Bi hilabetetan ipar korearen inbasioa geratzea lortu zuten.

Piongiang, Ipar Koreako hiriburua hartu baino 3 egun lehenago SEBSeko eta Txinako armada Korean sartu zen. AEBko armada atzera botatzea lortu zuten eta Seul hartu zuten, Hego Koreako hiriburua. Une horretan, estatubatuarrek Txina iparraldean bonbardaketa atomikoa egitearekin mehatsatu zuen.

Hau ikusita, gerran parte ez hartzeko asmoa adierazi zuten SEBSek, Txinak eta Ipar Koreak. Hala ere, Korean bi gobernu guztiz ezberdinak egoteko nahia zuten eta 1953an, negoziazioak hasi ziren, gerrari amaiera emanez.

Ondorioak aldatu

Negoziazioetan gerra hasi aurretik zeuden mugak berrezartzea erabaki zuten, honetarako 4 kilometroko zabalerako muga ezarri zuten 38.paraleloan.

Alde bakoitzean gobernu guztiz desberdinak mantendu ziren, lehen bezala eta elkarren arteko desberdintasunak handiak ziren eta desberdintasun hauek oraindik jarraitzen dute.

Hau da, gerra hasi aurretik zeuden moduan geratu ziren, baina 3 milioi hildakorekin.