Kokhozak lanean

Kolkhozak Stalinek sortutako nekazaritza kooperatibak izan ziren. Errusiako lurjabe handienei lurrak kendu eta kolkhozeko kideen artean banandu zituzten.

Nekazarien lurrak aldatu

Hasiera batean lurrak eta makinaria estatuarenak ziren, kooperatibek lantzen zituzten eta ondoren estatuari saltzen zieten uzta. Kolkhoz-eko kideei beraien kantitate eta kalitateagatik ordaintzen zitzaien.

1940 eta 1960 urteen artean kolkhozek garapen handia izan zuten. Baina industria indartzearekin batera, nekazariak industrian hasi ziren lanean nekazaritza alde batera utzita.

Kolkhoz-en azkenengo urtetan, beraren tamaina handitu zen. Kolkhoz-ak 1990 arte egon ziren indarrean.



Kolkhozen garapena eta amaiera aldatu

Sobietar batasunak porrot egin zuenean, kooperatiba hau pribatizatu egin zen. Honek kolkhoz-eko kideei beraien kantitate eta kalitateagatik ordaintzea, makinaria doain ematea, lur propioak edukitzeko aukera (txikiak diren bitartean behintzat), animaliak edukitzeko aukera eta produktuengatik gehiago ordaintzea ekarri zuen.