👶
Jaiotza
1997ko urtarrilaren 7a
Zumaia
🔨
Lanbidea
eskubaloi jokalari
📷

Kauldi Odriozola Yeregui Zumaian 1997-ko urtarrilaren 7 an jaio zen. Eskubaloian ibiltzen da hegaleko eskuinan. Bidasoan dabil Liga Asobalen. Espainiako selekzioan dago.

Kirol ibilbidea aldatu

 
Eskubaloia

Zumaia klubean, Pulpo KEn hasi zuen bere ibilbidea. Gero, 2016an lortu zuen Asobal Ligan profesional gisa debutatzeko lehen aukera, Bidasoa taldearekin.

2016-17 denboraldian Bidasoa Irungo jokalari giltzarria izan zen, harekin 26 partida jokatu eta 105 gol sartu zituen, Asobal Ligako hasiberri onenaren saria lortuz eta geroago Irungo eskubaloiaren elastikoa defendatzeko deitu zuten.

Jubenil mailako Espainiako selekzioarekin jada urrezko domina irabazi zuen 2016ko Gizonezkoen Europako Eskubaloi Txapelketan eta 2017ko udan 2017ko Gizonezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketan urrezko domina lortu zuen.