Katuarraina.

Katuarraina Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi den arrain bat da.

Scyliorhinus canicula da bere izen zientifikoa. Canicula latinetik dator eta txakurra esan nahi du, txakurraren antza duelako.

Deskribapena

aldatu

Sakonera txikiko uretan bizi diren buru motzeko marrazo txikiak dira. 1m-ko luzera dute eta 2kg pisatzen dituzte. Bizkarreko hegatsak isatsaren aldean dauzkate.

Orokorrean hondar kolorea dute.

Bizitokia

aldatu

Hondar asko dagoen sakonera txikiko itsasoetan bizi dira, Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan. Taldeetan mugitzen dira.

Elikadura

aldatu

Beraien elikadura adinaren eta gorputz tamainaren araberakoa da.

Katuarrain gazteek krustazeo txikiak jaten dituzte eta zaharragoek moluskuak. Udan gehiago ehizatzen dute.

Ugalketa

aldatu
 
Katuarrainaren arrautza.

Arrautzak jartzen dituzte. Arrautza zorroak Europako itsasertz guztietan aurkitu daitezke.

   Ba al dakizu    
Bizkaian katuarrainari itsuki, momatx edo pitarrosa deitzen diete.