Katherine Johnson 1966ko argazki batean

Katherine Coleman Gobe Johnson (1918ko abuztuaren 26a) psikologo, informatikari, espazio zientzialari eta matematikari estatubatuar bat izan zen. NASAn lan egin zuen, programa espazialean eta aeronautika estatubatuarra garatzeko proiektuetan.

1953tik 1958ra bitartean, espazio-ontzien lebitazioak eta hauekin lotutako datuak kalkulatzen aritu zen. 1958tik 1983an jubilatu zen arte, espazio-ontzien hegaldien teknikaria izan zen. Urte horietan egin zituen lorpen garrantzitsuenak honako hauek izan ziren:

1961tik 1963ra bitartean Mercury programan parte hartu zuen. 1969an, Apollo 11 Ilargira ailegatzeko egin beharreko ibilbidearen kalkuluak egin zituen. 1970ean, Apollo 13 matxuratua lurrera salbu itzultzen lagundu zuen.

Sariak

aldatu

Hainbat sari irabazi zituen, Estatu Batuetako Askatasunaren sari presidentziala, adibidez.

   Ba al dakizu    

"Dena kontatzen dut. Pausoak kontatzen nituen, elizara joateko pausoak kontatzen nituen garbitzen nituen platerak kontatzen nituen... konta zitekeen guztia." Hori izan zen Katherineren esaldi famatuenetarikoa.

Eta hau beste bat: "Zortea prestakuntzaren eta aukeren arteko konbinazioa da. Aukera datorrenean prestatuta baldin bazaude, behar zen toki eta momentuan egon izana, horixe da zure zorte ona, eta momentu horretan prest egon izana."

 
Ikasi Otsorekin Katherine Johnsoni buruz.