Karabela portugesa edo fisalia marmoka mota bat da. Planeta osoko itsaso irekietako ur epel guztietan bizi da, batez ere Ozeano Bareko eta Indiako Ozeanoko ur tropikal eta azpitropikaletan eta baita Ozeano Atlantikoko Golkoko itsaslarrean ere. Bere ziztada oso arriskutsua eta mingarria da.

Deskribapena aldatu

Bere gorputzaren %90a ura da. Ez du begirik ezta hezurrik, hau da, ornogabeak dira. 50 metroko luzeerakoak ere izan daitezke, nahiz eta normalean 10 metrokoak izan. Beraien garroek knidozito deituriko guruinak dituzte, arrain handi bat gelditu dezaketenak.

Gizakientzat bere pozoia oso arriskutsua da, min handia sortzeaz gain ondorio neurotoxiko, zitotoxiko eta kardiotoxikoak ere dituena.

Elikadura aldatu

Tentakuluak harrapakinaren inguruan biribilkatzen dira. Behin harrapatuta, harrapakinak ahoan sartzen ditu eta digestioa hasten da.

Pozoia aldatu

Garroak kapsulaz estalita daude, nematozistak, arrainak eta elikatzen dituzten beste izaki txiki batzuk paralizatu eta hil ditzakeen pozoiz. Bere garroen eztena jendeari oso mingarria eta are arriskutsua da. Bere ziztadak min bizia, arnas arazoak eta baita bihotz geldialdia ere sor ditzake. Bere garroek jariatzen duten neurotoxinak toxikotasun handia du.


Normalean urtero 36 pertson hiltzen dira bere pozoiaren erruz.

Ezaugarriak aldatu

Lana banatzen duten hidroideen(zelula gelatinatsu batzuek) multzoa da: pneumatoforoa (flotatzen edo nabigatzen duen zatia), gastrozooideak (digestioa), daktilozooideak (harrapakinak hautematea eta harrapatzea, eta defentsa) eta gonozoideak (ugalketa lantzen dutenak).

Nematozistoak mota ezberdinetakoak izan daitezke: xurgatzaile soilak, harrapakinaren inguruan inguratzen duten garroen luzapen luzeak eta harrapakina paralizatzen duen proteina toxina bat injektatu dezaketen arantzak edo bizkarrezurrak.

Erlazioa aldatu

15 eta 30 cm arteko gelatinaz osatuta dago, haizeek, ​​mareek eta itsas korronteek bultzatutako ozeanoetan zehar bidaiatzeko aukera ematen dion bitartean, erdiko gorputzetik garro ugari zintzilikatzen dira, harrapakinak harrapatzeko balio dutenak eta heda daitezkeenak. 50 m-raino neur dezakete, nahiz eta normalean 10 m inguruko luzapena izan.

Ezaugarri orokorrak aldatu

Portugaldar fragata, portugaldar itsasontzi, ur txarra, aguaviva, botila urdina edo medusa faltsu bezala ere ezaguna da. Hemen datu orokorrak:

Reino: Animalia
Filo: Cnidaria
Clase: Hydrozoa
Orden: Siphonophora
Familia: Physaliidae
Género: Physalia
Especie: P. physalis
 
Velella velella Karabela Portuguesari asko iruditzen zaio, maiz ez dugu desberdintzen.

Maiz ez dugu desberdintzen Karabela Portuguesak Velella velellatik;