Kain, Abel hil ondoren.

Kain, Bibliako Itun Zaharra deritzan liburuaren arabera, Adam eta Evaren lehen semea zen. Inbidiak eraginda Abel anaia erahil zuen. Bibliako Genesia edo Hasiera delako liburuan dago istorioa.

Kain nekazaria zen. Jainkoari sakrifizioa egin zion, baina hark Abel anaiak egindako eskaintza gehiago estimatu zuela ikusteak asko haserretu zuen. Kainek, jeloskor, Abel hil zuen eta horregatik Jainkoak bere lurraldetik oso urrun bidali zuen. Erbestean edonork hilko zuen beldur zen Kain; hortaz, Jainkoak hitz eman zion zazpi aldiz mendekua hartuko zuela norbaitek hiltzen bazuen.

Iritzi batzuen arabera, Bibliako istorio honek bere modura azaltzen du zergatik egon ziren K.a. XIII eta IX mendeen artean tribu nomadak.