Txikipedia:Jose Luis Zumeta

Jose Luis Zumeta
Jose Luis Zumeta
Datu pertsonalak
Izen osoa José Luis Zumeta Etxeberria
Jaio 1939ko apirilaren 19a
Usurbil (Gipuzkoa)
Margolaria, Arte abstraktua


Jose Luis Zumeta Etxeberria (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 19a) margolaria da. Gaur taldearen sortzaileetakoa. Informalismoaren jarraitzaile da; espresionismo abstraktua eta arte figuratiboa ere landu ditu. Ikusgarriak dira Zumetaren kolore gorriak, horiak eta urdinak, eta haren pinturen artean aipatzekoa da Papiroak izeneko saila. Abstrakzioaren bidetik jarraitu du azken urteetan, betiere bere lanean ohikoak diren kolore deigarriak erabiliz eta formatu handiko lanei aparteko garrantzia emanez.

Hala, Zumetaren lanetan hainbat fase bereizten dira eta horietan ezaugarri ezberdinak erabiltzen ditu, 1960ko hamarraldian kolore zerrendaz egindako koadroetatik hasita, alla prima estiloko lan berriagoetaraino. Bere artelanek zituzten ezaugarriek, eta bere garaian Gaur taldean, gero Ez Dok Amairun eta kultura asteetan, geroago Homenaje a las víctimas del franquismo omenaldian, eta azkenik Nueva Etiopía liburu-diskoan parte hartu izanak, gizartearekin lotura zuzena zuela adierazten du.

Irudiak aldatu

Kanpo-loturak aldatu

Jose Luis Zumeta Wikipedian

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Luis Zumeta