Txikipedia:Joko garbi
Joko garbi-a, euskal pilotako berezitasun bat da. 1880. eta 1890. urteen artean agertu zen.
Joko arauak
aldatuPartida bat 40 pundutan jokatzen da. Plazan egiten delarik, hirukotean ari dira. Aldiz, partida ezker paretan egiten bada, bikotean ari dira. Hasi aitzin, zortean deliberatzen da nork duen sakea. Sake horrek, maila eta adinaren arabera, distantzia jakin bat gainditu behar du.
Txapelketak
aldatuUrtean bi txapelketa badira: Euskal Herrikoa eta Frantziakoa.
Azken faseetara heltzeko, sailkapen bat egin behar da. Hau kondutan hartzen da Frantziako bai eta Euskal Herriko txapelketarendako ere.
Sailkapen horren egiteko, urrats ezberdinak daude:
- Multzoetako partidak
- Final laurdenak
- Final erdiak
- Finala. Pilotari irabazleak sariztatuak dira
Sariak
aldatuFinala irabazten dutenek kopa handi bat jasotzen dute bai eta urrezko medaila ere. Haatik, finala galdu dutenek, kopa txikia eta zilar koloreko medaila lortzen dute.
Jokolari famatuak
aldatuIban Riouspeyrous, Bruno Driolet, Ximun Destaillac, Beñat Franchisteguy eta Joel Sistiague. [1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) «CHISTERA JOKO GARBI» COMITE DE PELOTE (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).