Txikipedia:Jennifer Hermoso

Jennifer hermoso Atletiko madrilen
      Entzun!

Jennifer "Jenni" Hermoso Fuentes (Madril, 1990eko maiatzaren 9a) espainiar futbolaria da.

Bizitza aldatu

Jenniferrek, 1,74 m neurtzen du eta Bartzelonako nesken futbol taldean jokatzen du. Erdilari edo aurrelari bezala jokatzen du. Jennifer Espainiar futboleko jokalari onenetariko bat da hainbat espezialisten iritziz. Espainiako Iberdrola ligan jolasten du.

Kirol ibilbidea aldatu

Jennifer Atletico Madrilen hasi zuen bere kirol ibilbidea, 12 urterekin klubeko probak gainditu ondoren, bere aitonak bultzatuta, klubeko atezaina zena.2004ko abenduaren 5ean debutatu zuen, 6-0eko garaipenarekin gola sartuz. Vicálvaroren aurka.2005-06 denboraldian 16 partida jokatu zituen eta’’’12 gol sartu zituen, Superligara igotzeko helburua barne, Unió Esportiva L'Estartiten aurka. Eta hotik bere bizitza futbolistikoa hasi zen.

Bartzelona Futbol Klubean aritzen da aurrelari eta erdilari postuetan. 2012an aurreneko nazioarteko partida jokatu zuen Espainiako emakumezkoen futbol selekzioarekin. 2021ean munduko emakumezko futbolaririk onenaren Emakumezkoen Urrezko Baloi sarian txapeldunordea izan zen.

Taldea Herrialdeak Denboraldiak
Atlético de Madrid Espainia 2004-2010
Rayo Vallecano Espainia 2010-2013
Tyresö FF Suedia 2013
Bartzelona Futbol Kluba Katalunia 2013-2017
Paris Saint-Germain Frantzia 2017-2018
Atlético de Madrid Espainia 2018-2019
Bartzelona Futbol Kluba Katalunia 2019-...

Hainbat hedabide eta kirol espezialistak Espainiako futboleko jokalari onenetarikotzat jota, Txapeldunen Liga irabazi du Futbol Club Barcelonarekin (2021), sei liga txapelketa, Futbol Club Barcelona (2014, 2015, 2020, 2021). , Rayo Vallecano de Madrid (2011) eta Club Atletico de Madrid (2019), lau Erregin Kopa (2014, 2016, 2020, 2021) Kataluniako selekzioarekin, eta Frantziako Kopa Paris Saint-Germain Futbol Klubarekin (2018). Gainera, bost aldiz irabazi du Espainiako txapelketako goleatzaile onenaren saria. Goleatzaile oparoa, 2020an Futbol Club Barcelonako goleatzailerik onena izan zen Sonia Bermúdez madrildarrak sartutako 123 golak gainditu ostean.2021ean Zilarrezko baloia jaso zuen.

Sariak aldatu

 
Jennifer Hermoso Espainako Selekzioan

Taldeko Sariak aldatu

SARIA TALDEA URTEA
Espaniar Liga Rayo Vallecano 2010-11
Espaniar Liga FC Barcelona 2013-14
Erreginaren Kopa FC Barcelona 2014
Espaniar Liga FC Barcelona 2014-15
Erreginaren Kopa FC Barcelona 2016
Erreginaren Kopa Paris Saint-Germain 2017-18
Espaniar Liga Atletico de Madrid 2018-19
Espaniar Liga FC Barcelona 2019-20
Erreginaren Kopa FC Barcelona 2020
Espaniar Liga FC Barcelona 2020-21
Champions League FC Barcelona 2020-21
Erreginaren Kopa FC Barcelona 2021
Erreginaren Super Kopa FC Barcelona 2022

Barkarkako Sariak aldatu

SARIA URTEA
Espainia-Ingalaterra Eurokopako multzoen faseko MVP 2013
Pitxitxi Saria 2015-16
Pitxitxi Saria 2016-17
Iberdrola Ligako 18. jardunaldiko jokalari onena 2019
Pitxitxi Saria 2018-19
Espainia-Hegoafrika Munduko txapelketako multzoen faseko MVP-a 2019
Pitxitxi Saria 2019-20

[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Jennifer Hermoso. 2021-12-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).