Txikipedia:Jean-Jacques Rousseau

Jean-Jacques Rousseau askatasunaren eta gizaki guztien arteko berdintasunaren defendatzailea. Suitzar eta frantsez idazle, musikagile eta filosofoa izan zen.

Bizitza aldatu

 
Jean-Jacques Rousseau

Genevan, Suitzan, jaio zen 1712ko ekainaren 28an. Bere ama bera jaio zenean hil zen eta aitak, Rousseau 10 urte zituenean etxetik ihes egin zuen, horregaitik bere osabaren etxean gelditu zen. Sei urte geroago, herritik alde egin zuen. Hamabi urterekin lan egiten hasi zen.

1728an Turinera joan zen. 1731-1740 artean, Madame de Warensen etxean bizi zen. Urte horietan Filosofia, Kimika, Matematikak, Musika eta Latina ikasi zituen, Warens andrearen maitale izateaz gain. Bere planteamenduek ospetsu bihurtu zuten, baina gainerako filosofoen aurka jarri zuten.

Bere bizitzako azken urteak paranoiko pasatu zituen; partiturak kopiatzera belarrak biltzera eta testu autobiografikoak idaztera dedikatu zen, bere detrakzioen aurka defendatuz.

1778ko uztailaren 2an hil zen, gaixo eta miserian.

Rousseau, pentsalari politiko garrantzitsu bat izaten jarraitu zuen. 1794an Parisko gizon ospetsuen Panteoiaren kriptara eraman zuten, Voltaireren ondoan, bere etsai nagusia.

Lanak aldatu

Rousseauren lan garrantsitsuenak liburuak izan ziren; hauek dira bere 6 liburu ospetsuenak:

  • La nueva Eloísa (1761)
     
    Rousseau-ek egindako liburu bat: "La Nueva Eloísa"
  • El contrato Social (1762)
  • Emilio o De la Educación (1762)
  • Confesiones (1782)
  • Ensoñaciones de un Paseante Solitario (1782)
  • La Botánica (1802)