👶
Jaiotza
1971ko abuztuaren 12a
Elgoibar
🔨
Lanbidea
idazle
📷

Jasone Osoro Igartua, 1971ko abuztuaren 12an jaio zen, Elgoibarren, Gipuzkoan, San Lorentzo auzoan zehazki. Euskal Herriko idazle ezagunetariko bat da, izan ere, ume eta gazteentzako liburu ospetsu asko idatzi ditu. Literatura munduan egiten du lan.

Bizitza

aldatu
 
Jasone Osoro Igartua

Idazlea da baina puntu hortara iritsi aurretik bide luze bat izan du.

Lehenengo zientzian lizenziatu zen, gero, zine-gidoigintzako gradu osteko bat egin zuen Bartzelonan, kazetari izateko ikasi zuen eta gidoilaritzan ere egin zuen lan.

Telebistan ere aritu izan da aurkezle, erredaktore eta gidoilari lanak egiten: Bai zera, Sorginen Laratza, Hasiberriak, Kuxkuxeroak, Goenkale, Wazemank eta Horrelakoa da bizitza. Telebistari buruzko Asteon aldizkariko zuzendaria izan zen. [1]

1998an argitaratu zuen bere lehen literatura lana, “Tentazioak” deiturikoa.

2014ko otsailetik 2018ko martxora arte Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria izan zen.

Haur eta gazte literatura

aldatu

Jasone Osorok liburu asko idatzi ditu bere bizitzan zehar, bai haurrentzat, baita gazteentzat ere.

  • Jara (2001. Alfaguara-Zubia)
  • Nora eta otsoak (2002, Baigorri)
  • Jara, bikiak eta bikoteak (2005, Alfaguara-Zubia)
  • Jara Bartzelonan (2007, Alfaguara-Zubia)
  • Ezekiel (2009, Elkarlanean)
  • Jara live (2010, Alfaguara-Zubia)
  • Ezekiel nora ezean (2012, Elkar)
  • Titiriteroen ipuina Braulio lehoiaren ipuina (2012, Urtxintxa)
  • Muma manua (2014, Ibaizabal)
  • Eskularru beltzak (2017, Elkar)
  • Casting-a (2017, Elkar)

Narrazioa

aldatu
  • Tentazioak (1998, Elkar)
  • Korapiloak (2001, Elkar) Igartza Sarian akzesita.

Nobela

aldatu
  • Greta (2003,Elkar)
  • Bi marra arrosa (2009,Txalaparta)
  • 12etan mermuta (2015,Elkar)

Sariak

aldatu
  • Zazpi-kale (Tentazioak, 1998)
  • Igartza Saria (Korapiloak, 1999, akzesita)
  • Zilarrezko Euskadi saria (Korapiloak, 2001)
  • Augustin Zubikarai Saria (12etan bermuta, 2015)
  • Ezekiel Etxeberria (Jara, 2018)
  • Juul (Jara, Ezekiel, Eskularru beltzak)
  • Liburu gaztea (Ezekiel)

Erreferentziak

aldatu
  1. Biografia — Jasone Osoro. (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).