Txikipedia:Japoniar Inperioa

Japoniar inperioa 1868an hasi zen  eta 1947 arte iraun zuen, hau da, gutxi gorabehera Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte. Monarkia absolutua zegoen bertan:  enperadoreak zuen aginte osoa bakarra.

Japoniar Inperioaren azalera

Egungo Japoniaz gain, beste hainbat lurraldek osatzen duten: Taiwan (1895), Korea (1910), Mantxuria (1931), eta Txinako iparraldeko zatiak (1937).

Depresio Handiarekin, Japonia, sistema faxistaren antzekoa bihurtu zen, beste herrialde batzuk bezala.  Baina kultura ezberdintasunen ondorioz, beste herrialde batzuetako faxismoa (Espainia, Italia...) eta Japoniako sistema faxistaren  artean ere ezberdintasun asko zeuden, eta horregatik deitu izan zaio japoniar nazionalismo ideologia horri.

Aurrerapen eta aldaketak aldatu

Japoniak hainbat alderditan hobekuntzak izan zituen, hala industrian nola militarizazioan. Honek mundu mailako potentzia bat izatea ekarri zuen eta orduko hainbat gerren bitartez (Lehen Sino-Japoniar Gerran, Boxerren Matxinadan, Errusia-Japonia Gerran eta Lehen Mundu Gerran) hedatzen joan zen.

Bigarrenik, Japoniako uharteetan baliabiderik ez zegoenez, industria sektore indartsu bat lortzeko, burdina, petrolioa eta ikatza bezalako lehengaiak inportatu behar ziren. Horiek beharrezkoak ziren Europako potentziekin lehiatzeko.

1920ko hamarkadan, berriro ere politika eta ekonomian aurrerapenak izan zituzten. Hauen momentu gorakorrenean, Japoniak potentzia indartsuekin aliantza egin zuen, hau da, beste herrialde batzuekin (Erroma-Berlin-Tokio ardatza hain zuzen) bateratu zen beste herrialdeen babesa izateko. Horrela bereganatu zituzten Ozeano Bareko Asiako lurralde zabalak Bigarren Mundu Gerran.

Hiroshima eta Nagasaki aldatu

Bonba atomikoaren efektu orokorrak Hiroshiman eta Nagasakin

Bigarren Mundu Gerra bukaeran, aliatuek Hiroshima eta Nagasaki bonbardatu zituzten bonba atomikoekin.  Inperioak etsi ondoren, Aliatuek japoniar lurrak okupatu zituzten denbora batez. 1947an, Estatu Batuen eragin nabarmenarekin, konstituzio berri bat idatzi zen Japoniarentzat, bere Inperioari amaiera emanez ofizialki.