Txikipedia:Jamie Anderson

Jamie Anderson txapelketa batean
Jamie Anderson

Jamie Anderson snowboard kirolaria da, slopestyle eta big air espezialitateetan, munduko onenetako bat eta Joko Olinpikoetan parte hartu izan du. 1990ko irailaren 13an jaio zen eta South Lake Tahoe, Estatu Batuetan (Kalifornian) bizi da.

Lorpenak

aldatu

Neguko bi Olinpiar Jokoetan parte hartu izan du, guztira hiru domina irabaziz: urrezko bat, SOchi 2014an eta bi domina Pyeongchang-en 2018an, urrezko bat eta zilarrezko beste bat. Munduko Txapelketan bi domina irabazi zituen, zilarrezkoa 2021ean eta brontzezkoa 2019an.

Horretaz gain, Neguko X Jokoetan 21 domina irabazi zituen, urrezko 8, zilarrezko 9 eta brontzezko 4.

Naturarekin konpromezua

aldatu

Natura asko gustatzen zaio eta ekologista da. Klima aldaketaren aurkako borrokan dago.

Erreferentziak

aldatu