Izotz kuboak

Izotza gorputz solido eta kristalino bihurtutako ura da, tenperatura behar adina jaitsi delako.

Nola sortu? aldatu

Ura hozten denean, bere bolumena txikitzen da, gorputz guztietan gertatzen den bezala, baina 4 ºC-ra iristean uzkurdura eteten da eta bere egitura luzatu egiten da izozte puntuan izotz bihurtu arte.

Natura aldatu

Mendietako glaziarretan topa ditzakegu izotz eta elurraren metaketak, urte osoan desagertzen ez direnak.

Itsasoetan, Hego eta Ipar Polo inguruetan bankisa eta izozmendiak ikus ditzakegu.

Kirolak aldatu

Elurretan gizakiak eskia moduko kirol praktikak asmatu dituen moduan, izotzean ere izotz hockeya eta izotz patinajea burutzen dira, eta bertan txapelketak egiten dira.

 
Izotz hockeya
 
Izotz patinajea


Ezberdintasunak aldatu

Jende askok esaten du izotza eta elurra gauza bera direla, baina  beraien artean ezberdintasun asko daude: batetik, elurra izotza baino biguinagoa da, eta bestetik, izotzak elurrak baino gehiago irristatzen du.