Solidoa materiaren egoeretako bat da, egoera likido eta gas egoerarekin batera.
Solidoen ezaugarri nagusiak dira:
- Berezko forma dutela, eta
- Bolumen finkoa dutela.
Hau da, solido batek forma eta bolumen iraunkorrak ditu, inoiz aldatzen ez direnak berez; horrek esan nahi du, normalean, eskuekin zanpatuta ere, solido baten forma eta bolumena ez direla aldatzen. Dena dela, solido guztiek ez dituzte ezaugarri berberak; adibidez, solido elastikoak luzatu eta deformatu egin daitezke halako puntu bateraino apurtu gabe, baina beren jatorrizko forma eta bolumenera itzultzen dira.
Materiaren egoerak
aldatuMateria ez dago beti egoera berean. Hiru agregazio-egoera nagusi ditu: egoera solidoa, likidoa eta gaseosoa. Egoera bakoitzak berezko ezaugarriak ditu:
- Solidoek forma eta bolumen propioa dute.
- Likidoek ez dute formarik. Ontziaren forma hartzen dute eta hortaz, bolumen zehatza dutela esaten da.
- Gasek ontziaren forma hartzen dute. Ez dute bolumen zehatzik, espazio guztia okupatzen dute eta.
Egoera-aldaketak
aldatuSolido batzuk, presio edo tenperatura aldaketaren ondorioz, beste egoera batera pasa daitezke; adibidez, izotza berotzen denean urtu egiten da, likido bihurtzen da, ura alegia; eta ur hori asko berotuz gero, lurrundu egiten da, hau da, gas bihurtzen da.
- Solido bat likido bihurtzeari fusioa edo urtzea deitzen zaio.
- Likido bat solido bihurtzeari solidotzea edo solidifikazioa deitzen zaio.
Eta, bestetik:
- Solido bat zuzenean (egoera likidotik igaro gabe) gas bihurtzeari sublimazioa deitzen zaio.
- Gas bat zuzenean (egoera likidotik igaro gabe) solido bihurtzeari kondentsazio solidoa edo kristalizazioa deitzen zaio.
Solido motak
aldatuSolidoen atomoen arteko loturen indarra erakarpen-indarraren araberakoa da. Horren arabera, hiru solido mota daude atomoen loturak nolakoak diren kontuan izanda:
- Solido ioniko kristalinoa. Esate baterako, sodio kloruroaren kristala (gatz arrunta). Metal baten eta ez-metal baten arteko lotura da. Sodio ionikoaz eta kloro ionikoaz osatuta dago, katioien eta anioien arteko erakarpen-indarraren eraginez.
- Solido kobalentea. Ez-metalen artekoa da. Atomoek elektroiak konpartitzen dituzte lotura kobalenteen bitartez: adibidez, diamantea eta silikona. Solido kobalenteetan, konposatu organiko gehienetan bezala, Van der Waalsen Indarraren ondorioz, molekulek erakartzen dute elkar. Beste era batean esanda, atomo edo molekula apolarren artean erakartze-indar ahulak sortzen dira, edota molekulen arteko dipolo-dipolo indarren bitartez lotzen dira.
- Solido metalikoa. Atomo metalikoen artean gertatzen da. Metalek elektroiak partekatzen dituzte, eta hodei elektronikoa sortzen dute.