Istingor arrunta ur ertzean bizi den hegazti zangaluzea da. Udaran Europa eta Asian bizi da. Neguan berriz Mediterraneo ingurura joaten da.
Deskribapena
aldatuTamaina txikiko hegaztia da. Bizkarraldea marroia du hainbat lerro zuriekin. Paparra marroi argia eta tripa zuria ditu. Moko luze eta zuzena du, punta biribilarekin. Buruan, bizkarraldean bezalako lerroak ditu. Beste zangaluzeen aldean hanka motzak ditu.
Elikadura
aldatuLurperko ornogabeak jaten ditu. Lur-zizareak jaten ditu nagusiki baita kakalardoak, barraskiloak eta kukurutxak.
Ugalketa
aldatuMaiatza iristean emeek eta arrek eztei-dantzak egiten dituzte zeruan. Bi eta bost arrautza bitartean jartzen ditu. Arrautzak horiak izaten dira, orban marroiekin.
Izena beste hizkuntzetan
aldatu- Ingeleraz: Common snipe
- Gazteleraz: Agachadiza común
- Frantsesez: Bécassine des marais