Irakitea beste fase-aldaketa bat da; eta horretan, likidoaren substantzia osoko molekulak gas-egoerara pasatzen dira. Burbuilak eratzen direnean, substantzia irakiten dagoela esaten dugu.

Lurruntzearen eta irakitearen arteko desberdintasunak aldatu

Lurrunketa gertatzen den bitartean, likidoaren gainazalean dauden molekulak baino ez dira pasatzen likido izatetik gasa izatera. Irakitea gertatzen denean, ostera, likidoaren bolumen osoko molekulak pasatzen dira likido izatetik gas izatera. Horregatik ez dira burbuilak eratzen lurruntzean, irakitean baizik.

Lurrunketa edozein tenperaturatan gertatzen da. Irakitea ez, ordea: irakite-tenperatura izeneko tenperaturan soilik gertatzen da. Gainera, lurrunketa poliki-poliki gertatzen da; eta irakitea azkar.