Txikipedia:Iraia Elias

Iraia Elias Zarautzen (Gipuzkoa) jaio zen 1980eko abenduaren 2an. Euskal aktorea da eta zenbait pelikula eta telesailetan agertu da. Bere lan esanguratsuenak ondorengoak izan daitezkeelarik: 2015ean Amama pelikulan Amaiaren papera egin zuenekoa batetik. Edota Netflixeko Intimidad telesailean (2022) Itxasoren papera bete zuenekoa bestetik. Lehen lan horrengatik, gainera, Emakumezko aktore errebelazio onenaren Goya saria jasotzeko hautagaia izan zen.


Filmografia:

2022 Intimidad Itxaso
2021 Etxean Filme laburra
2020 Hondar ahoak Itziar Telesaila
2018 Oreina Basozaina
2015 Amama Amaia Emakumezko aktore errebelazio onenaren Goya sarirako hautagaia