IPURTATSA

Ipurtatsa animalia ugaztun bat da eta oso habitat desberdinetan bizitzeko gaitasuna du.

Deskribapena

aldatu

44 cm-ko luzera du eta bere isatsa 18 cm-koa da. Bere ilea marroi eta grisa da. Begiak beltzak dira, aurpegian maskara zuri bat du; belarrietan, berriz, orban zuri bana aurkezten du. Arrek 800-1300 g pisatzen dute eta emeek, berriz, % 60-90 gutxiago.

Elikadura

aldatu

Haragijalea da eta denetik jaten du. Bi harrapakin nagusi nabarmentzen dira bere dieta: mikrougaztunak eta anfibioak. Ipurtatsaren dieta beste mustelidoenarekiko zertxobait desberdina da, ehizatzen duen anfibio kopurua bereziki garaia delako.

Ugalketa

aldatu

Ugalketa udaberrian gertatzen da, martxoa eta maiatza bitartean. Espezie honek ez du ernalketa atzeraturik aurkezten, hortaz, 42 eguneko haurdunaldiaren ondoren, maiatza edo ekainean erditzeak gertatzen dira. Batez beste, 4-9 kume erditzen dituzte. Kumeak 3 edo 4 urterekin independizatu egiten dira.

Izena beste hizkuntzetan

aldatu