Txikipedia:Igeriketa sinkronizatu

Ariketa batzuk egiten

Igeriketa sinkronizatu (2017tik igeriketa artistikoa) ur-kirol bat da, gimnastika, dantza eta igeriketaren nahasketa bat da. Taldeka, binaka edo banaka egin daiteke. Taldekoen “errutina” 6 eta 10 taldekidekoa izan behar da, binakakoena 2 taldekide, eta banaka (pertsona bakarra).

Teknikak aldatu

 
Ur azpian

Musikaren erritmoa jarraituz, mugimenduen segidak egin behar dira. Kirol honetan sormena, makillajea eta koordinazioa da garrantzitsuenak. Lehiaketan ariketa teknikoak azken puntuazioaren %50 suposatzen du normalean, baina %100 ere balio dezake. Kirol honetan, ezinbestekoak dira, uretako gaitasun handiak izateaz gain, erresistentzia fisikoa, malgutasuna, artea, apnearen kontrola ur-azpian eta zehaztasuna denboran.

Historia aldatu

Lehen gizonezko kirola zen eta denbora gutxitan emakumezkoentzako bihurtu zen, orain gutxinaka kirol misto bat bihurtzen ari da. Lehenengo lehiaketa 1981 izan zen Berlin-en (Alemania), taldeka. Gero, 2015ean bikote mistoen disziplina gehitu zen igeriketan.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Igeriketa sinkronizatu. 2021-08-09 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).