Txikipedia:Igande arratsaldea La Grande Jatte uhartean

Igande arratsaldea La Grande Jatte uhartean Gorges Seuraten margolana da.
Igande arratsaldea La Grande Jatte uhartean Gorges Seuraten margolana da.

Igande arratsaldea La Grande Jatte uhartean Gorges Seuraten margolan bat da. 1884.urtean,Frantzian sortu zuen. Puntillismo teknika erabiliz marrazturiko lehen margolana izan zen.[1]

Marrazketa teknika aldatu

Kolorearen teoria eta teori optikoa erabili zituen. Betiko pintzelkaden ordez, kolore puntu lerroen bidez margotu zuen, era horretan koloreak disdiratsuagoak eta biziagoak izan zirelakoan. Ikusleak puntuen ordez, osotasunean ikusten zituen irudiak.[1]

Pintura aldatu

Pintura komunikazio bide bat da, pentsamenduak trasmititzen dituena. Kolore eta formen bidez, sentimendu eta emozio esberdinak sortzeko sortu zuen.

Artelanak, modan dauden paristarrak irudikatzen ditu igande arratsaldean Sena ibaiaren ertzean eguzkiaz gozatzen[1]

Artean sortutako aldaketa aldatu

Arte modernoan aldaketa garrantzitsua suposatu zuen lan horrek, neoinpresionismoari hasiera eman baitzion eta XIX. mendeko margolaritzaren ikur nagusietakoa bilakatu zen.[1]

Kokapena aldatu

Gaur egun Chicagoko Arte Institutuan ikusgai dago.[1]

Erreferentzia aldatu

  1. a b c d e Igande arratsaldea La Grande Jatte uhartean. 2022-12-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).