Txikipedia:Idoia Etxeberria Ikutza

Idoia Etxeberria Ikutza (Orio, Gipuzkoa, 1992) euskal kiroletako espezialista bat da, harri-jasotzen nabarmendu dena.

Ibilbidea aldatu

2011. urtean, 140 kiloko harria altxatu zuen lehen emakumea izan zen. Ondoren, urtebetez erretiratu zen, bizkarrezurreko lesio baten ondorioz. 2012an, errekorra 150 kilora igo zuen, eta 2016an 163,4 kilora. 2018ko erdialdean, erretiratzen zela iragarri zuen, arazo fisikoak zituela eta.