Urumea ibaiaren ibilgua

Ibilgua edo ibaibidea ibai batek iturburutik itsasoratu arte egiten duen ibilbideari deitzen zaio. Horrelakoen hondoetan urak irekitzen duen bidea dela esan daiteke. Ibilguaren albo bakoitzean ibaiertza edo ezponda dago.

Ibilguan hiru zati bereizten ditugu:

Erreka baten ibilgua. Argazki honetan, errekak ur gutxi darama, baina, ur asko daramanean, urak ibilgu osoa estaltzen du.

Goi-ibilgua

aldatu

Ibaiaren goiko aldea, mendiko sorburutik hasita haraneraino jaisten dena. Mendiko aldean egonda, zatirik aldapatsuena da. Zati honetan, ibaiak ez dira oso sakonak edo zabalak izaten. Ura oso azkar jaisten da eta, daraman abiaduragatik, ibilguko lurra eta harriak mugitzen ditu; horri higadura esaten zaio.

Erdiko ibilgua

aldatu

Aldapa gutxiagoko zatia da. Hemen, higadura txikiagoa izaten da, ibaiak sakonagoak eta zabalagoak izaten dira eta urak material fin edo txikiak eramaten edo garraiatzen ditu.

Behe-ibilgua

aldatu

Ibaiaren azken zatia da, itsasotik edo ibai-ahotik hurbilekoa, lurrak oso aldapa gutxi duen lekuan. Ibaiaren zatirik zabalena eta sakonena izaten da, ura oso poliki mugitzen da eta, horregatik, sedimentazioa gertatzen da bertan: hots, urak garraiatu duen materiala (lurra, harriak eta abar) hondoan edo ertzetan pilatzen edo metatzen da.