Hipparchia hermione bi aldetatik

Hipparchia alcyone Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da. Denis eta Schiffermüler naturalistak deskribatu zuten 1775. urtean.

Deskribapena aldatu

Tamaina gutxi gora-behera 50-62mm artekoa da. Tximeleta marroi iluna da eta hegalen bukaeran zuri horixka kolorea du. Aurreko bi hegalak eta atzekoak ezberdinak dira. Hegaletan begi itxurazko puntu beltz marroixkak ditu. Tximeleta emeak handiagoak dira eta bandak argiagoak dituzte.

Hegalen azpialdean aurrekoa bezalakoa da, atzeko hegalak berriz, marroi iluna eta gris argi edo horixka da.

Bizi zikloa aldatu

Ekainetik irailera ikusten da hegan. Elikatzen den landarean edo handik gertu jartzen ditu arrautzak.

Non bizi da? aldatu

Europa hegoaldean eta erdialdean bizi da.