Hego Poloa.

Hegoburua edo Hego poloa Lurreko eta beste edozein planetatako lekurik hegoaldekoena da. Beraz, Ipar Polo edo Iparburuaren kontrakoa da. Euskaraz, hegoaldeko lurburua ere deitzen zaio.[1]

Gure planetan, Lurrean, hego poloa Antartika kontinentean dago, 90° H latitudean, eta, beraz, Hego hemisferioaren erdigunea da. Izotzez erabat estalita dago eta Ipar Poloa baino hotzagoa da; udako tenperatura -25 °C izaten da, batez beste. Leku hau hain hotza da eguzkia inoiz ez delako oso altu egotera iristen zeruan.

Roald Amundsen esploratzaile norvegiarra izan zen leku honetara iritsi zen lehena, 1911. urtean. Txile da polo honetatik hurbilen dagoen herrialdea (Hego Sandwich uharteak kontutan hartu gabe), eta Ushuaia, berriz, hurbilen dagoen hiria, Argentinan kokatua.

ErreferentziakAldatu

  1. «hegoburu», Euskaltzaindiaren Hiztegia.