Hegazterren tximeleta

Hegazterren tximeleta Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da.

Deskribapena aldatu

Tximeleta handia da, 50-55mm-ko hegal zabalera du. Ez dago beste batekin nahasterik. Gainaldean kolore gorri indartsua du eta hegal bakoitzean urdin-beltz koloreko borobilak ditu. Borobil horien funtzioa harrapariak izutzea da. Azpialdean kolore marroi iluna du, hosto lehorren itxura hartuz. Gorputza marroia du.

Bizi zikloa aldatu

Udaberri hasieran arrautzak jartzen ditu, 500 inguru. Astebetera beldarrak jaiotzen dira. Hasieran 3 mm-ko luzera dute eta jaiotzean zuri-berdexkak dira eta amaieran belztu egiten dira eta 4 cm-ko luzera hartzen dute. Asunetaz elikatzen dira.