Hatz-belar dontzeila

Hatz-belar dontzeila Euskal herrian dagoen tximeleta bat da.

Deskribapena aldatu

Hegoak gehienbat horiak ditu, baina beltz kolorea ere badauka, armiarma sare forma hartzen duena. Arra emea baino ilunagoa izaten da. Normalean 28-32mm arteko hego zabalera izaten dute.

Bizi zikloa aldatu

Arrautzak landare baten hostoen azpian jartzen ditu. Beldarra neguan bizi da eta maiatza eta ekainaren artean ateratzen da tximeleta. Batzuetan udan bizi zikloa azkartu eta abuztua eta iraila artean bigarren balaunaldia izaten du.