Harri iraularia(Arenaria interpres) hegazti mota bat da.
Deskribapena
aldatu21-24cm arteko luzera eta 43-49cm arteko hego-zabalera ditu. 120g inguru pisatzen du. Gorpuzkera trinkoa eta moko txikia du, harri txikiak iraultzeko egokia. Hortik dator bere izena.
Bizitokia
aldatuNegua datorrenean hegoalderantz jotzen du eta kostaldeak okupatzen ditu. Eremu harritsuak atsegin ditu, biluziak edo algaz estaliak, eta baita gizakiak egindako egiturak ere moluskuak harrapatzeko.
Elikadura
aldatuIntsektuek eta larbek osatzen dute bere dietaren gehiengoa. Intsektu gutxi dagoenean beste ornogabe batzuk eta landareak jaten ditu.
Ugalketa
aldatuBikoteak sortzen direnean hainbat urtetako kumaldiak sortzen dituzte elkarrekin. Maiatza eta abuztuaren artean ugaltzen dira.