Hallucigenia kanbriar garaian bizi izan zen animalia bat da. Itxura oso berezia du.

Hallucigenia

Aurkikuntza aldatu

Charles Doolittle Walcott naturalistak Burgess Shale aztarnategian aurkitu eta deskribatu zuen aurreneko aldiz.1991 urtean Lars Ramskold eta Hou Xianguang paleontologoek Txinan aurkituriko fosilak aztertzean onikoforoen taldean sartu zuten. Hauek Animaliari buelta eman eta hodi itxurako makiltxoak, hankak zirela eta arantzak babes egiturak zirela ebatzi zuten.

Deskribapena aldatu

Hallucigenia animalia txikia da, 0'5 eta 3'5 cm artean neurtzen baitzituen. Zazpi edo zortzi hanka pare zituen eta bakoitzak muturrean bi erpe. Hanka bakoitzaren parean, bizkarraldean, arantza batzuk ageri dira. Burua eta buztana identzifikatzen zailak dira, fosil argigarririk ez baita oraindik aurkitu. Badirudi buruan bi begi sinple izango zituela.

Bizimodua aldatu

Sakonera txikiko hondoetan bizi zen animalia bentikoa zen Hallucigenia. Aurkituriko arroka batean zizare handi baten fosila ikusten da eta inguruan hamabost Hallucigenia. Pentsatzekoa da zizarea jaten ariko zirela, eta ondorioz animalia sarraskijalea izango zela ondorioztatu da.