Haize kausera janari gozo bat da. Frijitutako irin ore batez osatua dago.

Osagaiak

aldatu
  • Ura: 275 ml.
  • Gurina: 80 g.
  • Azukre: 25 g.
  • Irin ahul: 200 g bahetua.
  • Gatz fina: Pitin bat.
  • Arrautz: 5 tamainaren arabera.
  • Betegaia: Chantilly krema edo pastel krema.
  • Oliba edo ekilore olioa frijitzeko.
  • Azukre hautsa: Gainetik banatzeko.

Prestakuntza

aldatu
  • Kazola estu batean esnea, gatza eta gurina su baxuan jarri.
  • Esnea irakiten hasitakoan, irina gehitu. Espatula batekin indartsu nahasi, orea ondo lehortuz. Eta pixkat mugitu .
  • Sutatik kanpo arrautzak banan-banan gehitzen joan. eta lehortzen utzi.
  • 4. arrautzaren ondoren, arrautza irabiatu eta honen ¼-nak gehitzen joan.
  • oilaran, ore pittin bat hartu eta ore horrek oso, oso poliki, erori beharko du. Oso azkar erortzen bada, labean ez da mantenduko, eta ez bada erortzen, ez da zabalduko.
  • Oreak guk nahi dugun dentsitatea lortu duenean, oliotan bustitako bi koilararekin intxaur tamainako bolatxoak egin, eta olio ugaritan frijitu.
  • Guraize batekin zulo bat egin
  • Amaitzeko, azukre-hautsa zabal daiteke gainetik.

Historia

aldatu

Judu sefardien gastronomian gozo hauek X. mendetik ezagunak dira. Garai haietan Jerusalemgo tenpluaren birsagarapena omentzen duen Hanukkah festaren inguruan bimuelos izeneko irin orez eginiko opil frijituak jaten zituzten.

 
Haize kauserak