Txikipedia:Gladiolus illyricus

Ezpata-loreak (Gladiolus illyricus) landare bat da. Oilarbuztan edo gladiolo bezalako izenak ere hartzen ditu.

Ezaugarriak

aldatu

Belar iraunkorra eta erraboilduna da eta sable itxurako hosto txandakatuak ditu. Sei petaloz osaturiko lore arrosak ditu eta fruitua kapsulan dauka, hazi hegodunarekin.

Habitata

aldatu

Iberiar penintsulako hego-ekialdekoa da jatorriz, eta Mediterraneoaren iparraldeko herrialdeetakoak ere bai; besteak beste, Frantzia, Italia, Grezia, Turkia, Mazedonia, Errumania...

Belardietan eta harkaitzetan bizi da.

Bitxikeriak

aldatu

Erromatarren garaian, gladiolo lorea borrokan garaile ziren gladiadoreei ematen zitzaien; horregatik, lorea garaipenaren sinbolotzat hartzen da.

Loraldia

aldatu
URT OTS MAR API MAI EKA UZT ABU IRA IRR AZA ABE
   X   X    X    X

Sendabelar erabilera

aldatu

Ez dute erabilera sendagarririk, apaintzeko baino ez dute balio.