San Robertoren zaingorriari (Geranium Robertianium) Kurrilo-moko ere deitzen zaio.

Ezaugarriak aldatu

San Roberto zaingorriak 10-45 cm artean neurtzen ditu. Iletsua eta gorrixka da. Bere hostoak triangeluarrak eta zatituak dira. Lore txiki eta arrosak ditu. Fruitua lehorra da.

Habitata aldatu

San Roberto zaingorria Europan, Asian, Ipar Amerikan eta iparraldeko Afrikan aurkitu dezakezue.

Zabortegietan, horma zaharretan, lur harritsuetan, baso ertzetan eta toki lohi, heze eta itzaltsuetan hazten da.

Oso ohikoa den belar bat da, Europa, Asia eta Afrika iparraldean hedatzen dena. Zabortegietan, horma zaharretan, lur harritsuetan, baso ertzetan eta toki lohi, heze eta itzaltsuetan hazten da. Itsas mailatik 1500 metroko altueran haz daiteke.

Bitxikeriak aldatu

Geranium izenak "kurrilo-moko" esan nahi du eta fruituaren formak Kurrilo hegaztiaren mokoaren itxura du.

Loraldia aldatu

  Loraldia
URTOTSMARAPIMAIEKAUZTABUIRAURRAZAABE
                       

Sendabelar erabilera aldatu

Gaur egun, oftalmiaren, herpesaren eta ahoko hanturaren aurka erabiltzen da.

Tonikoa eta astringentea da, beherakoa, gastritis eta gastroenteritis kasuetarako gomendatua.