Txikipedia:Geotrupes stercorarius

Geotrupesa belar artean

Geotrupes stercorarius Euskal Herrian bizi den kakalardo mota bat da.

Deskribapena

aldatu

Kakalardo txikia da. 2-2'5 cm artean neurtzen du. Borobiltsua da eta erabat beltza da.

Bizitokia

aldatu

Europan bizi da. Zelaietan eta basoetan aurkituko dugu.

Elikadura

aldatu

Behien gorotzak jaten ditu. Usteltzen ari diren onddoak eta landareak ere bai.

Bizi zikloa

aldatu

Geotrupesak gorotzaren azpian tunela egiten du eta han arrautzak jartzen ditu. Handik beldarrak jaioko dira eta gorotzak elikatuko dira. Urte bat betetzen dutenean helduak bihurtuko dira.