Garuntxoa edo zerebeloa, garunarekin eta bizkarrezur-erraboilarekin batera, gure entzefaloan dagoen organo bat da. Garunaren azpian dago.
Bere funtzio nagusia gure gorputzeko mugimenduak koordinatzea da. Oreka ere kontrolatzen du.
Garuntxoa kaltetzen denean paralisia, desoreka edota mugimenduen deskoordinazioa azaltzen dira.